Julen Alonsok abesti berria argitaratuko du otsailaren 10ean

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 6a, 16:00

Gaztea irratian estreinatuko du 'Zin dagit' abestia Alonsok, eta, aldi berean, bideoklipa ere emango du argitara.

Julen Alonsok abesti berria plazaratuko du asteazkenean. 10:30ean entzun ahal izango da aurreneko aldiz 'Zin dagit' kantua, eta Gaztea irratiaren bidez emango dute argitara. Musikariak atzo sare sozialetan adierazitakoaren arabera, piezarekin batera bideoklipa ere jarriko du ikusgai bere Youtubeko kanalean. Abesti berria ateratzeko "desiratzen" dagoela adierazi du sortzaile gazteak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide