Plaza berria ari da bizia hartzen

Garazi Artola Balda

Gaur egindakoa da argazkia. Neguan ohikoa den bezala, neska-mutil koskorrak ari dira berriro plazako kioskoaren azpian juntatzen.

Osasun neurrien ondorioz parkeak ere itxita daudenez, jostaketarako toki ezin aproposagoa dute plaza berria, eta ederki ibili dira lagun artean; betiko jolasetan aritzea bezalakorik ez baitago, asteazken buruzuri bateko arratsaldea gozagarri egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide