Maria Sagrario Miralles hil da

Karkara 2021ko urt. 31a, 15:35

Goiko eskolan hogeita hamabost urtez jardun zuen lanean herriko umeekin, Maria Maestra amonari erreleboa hartu eta gero, eta 1996ko uztailean hartu zuen erretiroa. 

Maria Sagrario Miralles hil da gaur goizean. Goiko eskolan herriko haurrekin urte luzez egindako lanagatik izan da ezaguna herrian. 

Maria Sagrarioren amonak, Maria Maestrak, 1897an zabaldu zuen Goiko eskola Pilliku plazan, eta hark 65 urte egin zituen haurtzaindegian lanean. Gaixotu zenean, Maria Sagrariori pasa zion erreleboa: "Ni botikan ari nintzen lanean, eta amonak gaizki zegoenean deitu egin zidan zerbait esateko: ea botika utzi eta umeak hartuko ote nituen... Amonarengandik jaso nuen haurtzaindegiaren ardura". KARKARAri egindako adierazpenak dira, 1990ko apirilean. 

Bien artean, ia 100 urtez izan zuten zabalik Goiko eskola, Maria Sagrariok 1996ko udan hartu baitzuen erretiroa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide