Orio Arraunketa Elkarteak 82.830 euroko dirulaguntza jasoko du udalaren eskutik

Karkara

Udalak adierazi duenez, lankidetza-hitzarmenaren baldintzak eta diru-kopurua azken urteotako berak dira, nabarmentzeko moduko aldaketarik gabe.

Orioko Udalak eta Orio Arraunketa Elkarteak hitzarmena sinatu zuten ostegunean. Iosu Esnaola Orio AEko presidentea eta Anuska Esnal alkatea udaletxean elkartu ziren, 2021. urterako akordioa sinatzeko. 

Sinatutakoaren bidez, Orio AEk 82.830 euroko dirulaguntza jasoko du aurten Udalaren aldetik, elkartearen jarduerak finantzatzen laguntzeko. Udalak argitara emandako oharrak dioenez, "hitzarmenaren baldintzak eta diru-kopurua azken urteotako berak dira, nabarmentzeko moduko aldaketarik gabe".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide