Olatz Zugastik kantu berria plazaratu du: 'Mairu baratzetan'

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 29a, 14:12

Plataforma digitaletan entzun daiteke Zugastiren kantu berria. Musikariak haurtzarora egin du salto abestiarekin, uda garaian Aranon, aitonaren herrian, egiten zituen egonaldietara. Orduko giroa –oihuak, usainak, mairu baratzetara egindako bisitak, menditar eta hiritarren arteko harremana...— isladatu du balkaniar kutsu handia duen piezan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide