Hauek dira, puntuz-puntu, landu zituzten gaiak:
1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2021 zenbakidun kreditu aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
2.- Onartzea, egoki bada, Kastore Gest, SL (Begi Bistan) enpresak ordaindu beharreko kanona, 2020. urteari dagokiona.
3.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsarien 2021erako igoera eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal-korporaziokideen ordainsarien igoera.
4.- Berrestea, egoki bada, ahateen parkea mantentzearen arduradunak ematen dituen zerbitzuen baldintzak.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Aritzaga-Endaia eta Herriko Plaza berrurbanizatzeko lanen proiektu aldatua.
6.- Onartzea, egoki bada, Ainara Munduate lehen alkateordearen dedikazio partzialaren portzentajea aldatzea.
7.- Eskariak eta galderak.