Patxi Urangak ez du gauak pasatzera Martuteneko espetxera joan beharrik izango

Karkara

Pultsera telematikoa jarri diote Patxi Urangari, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak azaldu duenez. Aurrerantzean, ez ditu gauak espetxean pasako.

Patxi Urangak ez du Martuteneko kartzelara joan beharrik izango aurrerantzean, gauak pasatzera. Horren berri eman zuen atzo Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak:  "Patxik jada ez du Martutenera joan beharko lotara. Olatz Lasagabasterri bezala, pultsera jarriko dute". 

Argitara emandako informazioaren arabera, Urangak eta Lasagabasterrek ez dute baldintzapeko askatasun-eskaerari buruzko berririk jaso oraindik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide