Zabalik da Aitor Sarasua I. Bertso-paper Lehiaketara lanak bidaltzeko epea

Karkara 2021ko urt. 27a, 09:58

Bertsularien lagunak elkarteak antolatu du lehiaketa helduentzat eta gazteentzat, eta otsailaren 28a izango da lanak bidaltzeko azken eguna.

Martxan da Aitor Sarasuaren omenezko bertso-paper lehiaketaren aurreneko edizioa. Antolakuntzak bertsolari heldu zein gazteei zuzendutako ekimena abiatu du, eta adinaren araberako bi mailatan sailkatuko dituzte parte hartzaileen bertsoak.

Helduen mailan, bertsolariek gutxienez 6 bertso bidaliko beharko dituzte, eta gehienez hamar. Hamasei urtetik beherako gazteek, berriz, gutxienez 4 eta gehienez 8 bertso bidali beharko dituzte. Bi mailetako parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-paper aurkeztu dezake.

Xehetasun gehiago:

- Gaia: librea izango da, neurria eta doinua bezala.

- Epea: Otsailaren 28an itxiko da lanak bidaltzeko denbora tartea. Epaia, martxoaren 20an emango da jakitera.

- Lanak bidaltzeko helbidea: sarasua.lehiaketa@gmail.com

- Baldintzak: bertso guztiek berriak izan beharko dute, sekula argitaratu gabeak. Bertsoak testu arrunt edo pdf formatuan igorriko dira, bi dokumentutan; izengoitiz izenpeturiko "Bertso sorta" dokumentua eta egilearen xehetasuna dituen "Xehetasunak" dokumentua. Zein mailara aurkezten diren ere zehaztu beharko da.

- Sariak: Helduen mailan, 300, 200 eta 100 euroko sariak lehen hir sailkatuentzat. Gazteen mailan, Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak eta opariak.

- Informazio gehiago: +05 59 541504 / bertsularien-lagunak@bertsozale.eus

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide