Oraindik eskuragai daude Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak emango duten kontzerturako sarrerak

Karkara

Arraunetxen izango da Gurrutxaga eta Artolaren kontzertua, ostiralean, 19:00etatik aurrera.

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak kontzertua emango dute Arraunetxen hilaren 29an, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Orioko Udalak jakitera eman duenez, oraindik badaude sarrerak, eta kultur etxean eskuratu daitezke 2 euroren truke.

Jon Gurrutxagak Kateak diskoa atera zuen Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin, eta gospelaren, bluesaren edota folkaren eragina nabarmena da haren abestietan. Zuzeneko emanaldietan, Jon Artola musikariarekin ari da oholtza elkarbanatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide