ALDIZKARIA

Mila kolore

Karkara

Iker Gozategik argitara emandako argazkia eta testua, KARKARAren 424. zenbakiko 'Izpiak eta hizkiak' atalean.

2017an Balira bidaiatu nuen, Jaione Ilarramendirekin batera. Egun batez tximeleta parke batera egin genuen bisita. Ehunka tximeleta espezie bizi ziren bertan. Berezi sentitzen ditut intsektu dotore hauek; beraien mundu txikian murgiltzeko aukera oso aberasgarria eta polita iruditu zitzaidan.  Ez dakit esaten zenbat tximeleta bizi ziren parke hartan, baina ikaragarri ziren, alde batetik bestera hegan, mila kolore...  Gizakiekin beldurtuta zeudela nabari zen. Bat-batean, ordea, hegan zebilen horietako bat Jaioneren behatz gainean pausatu zen, geldirik, estatua balitz bezala. Momentu berezi hura argazki batean harrapatzea lortu genuen, eta hauxe da emaitza. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide