Apal Morea aurkeztuko dute hilaren 25ean eta 27an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Lehen egunean euskaraz izango da aurkezpena eta bigarren egunean gaztelaniaz.

Ahalduntze Eskolako kideek azaldu dutenez, azkenaldian hainbat kontsulta jaso dituzte Apal Moreko liburuen inguruan. Horregatik, egokia iruditu zaie bertan bildu dituzten liburuen aurkezpena egitea, herritarrek eskura dituzten liburuak ezagutu eta, era berean, Ahalduntze Eskolako arduradunek irakurleen proposamenak jaso ditzaten.

Urtarrilaren 25ean eta 27an egingo dituzte aurkezpenak, 18:00etan, liburutegian. Lehen egunean euskaraz izango da eta bigarren egunean gaztelaniaz. Hala, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide