Orioko Ahalduntze Eskolak ordutegia zabaldu du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 19a, 10:56

Orioko Ahalduntze Eskolako bulegoa, kultur etxean

Orain arte asteazken eta ostiraletan izaten zen irekita bulegoa, baina aurrerantzean astelehen arratsaldetan ere zabalik izango da Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola.

Bulego ordutegia zabaldu du ahalduntze eskolak eta aurrerantzean honako ordutegian izango da irekita: astelehenetan 16:00etatik 20:00etara,  asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 16:00etatik 20:00etara. Horrez gain, datozen hilabeteetarako ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Sartu hemen datozen hiru hilabeteetarako eskaintza ezagutzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide