Real Unionek atzo sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, Zourdine Thior oriotarrarekin hitzarmena itxi dute eta Irungo taldean jokatuko du denboraldi amaiera arte. 23 urteko futbol jokalari gazteak Portugalgo Academica Coimbra taldearekin sinatu zuen kontratua pasa den udan, baina denboraldi hasieran ez du minutu gehiegi jokatu partida ofizialetan, eta Euskal Herrira itzultzea eta bere ibilbide profesionalean bide berriak irekitzea erabaki du.