Orio Eragin Eskubaloia klubeko kideak Donostiako manifestazioan izan ziren larunbatean

Karkara

Kale agerraldi jendetsua egin zen larunbatean Donostian, izurrite garaian ere eskola kirola modu seguruan egitea posible dela aldarrikatzeko.

Hego Euskal Herriko bostehun taldetik gora ordezkatzen dituen Bultza Kirola elkarteak deituta, manifestazio jendetsua egin zen larunbatean Donostian. Eskola kirola martxan jartzeko eskatu zuten hiriburuan zehar egindako mobilizazioan. Izurritearen ondorioz, aurten ez da lehiaketarik izaten ari, eta haur eta gaztetxoek kirola modu posiblean egitea posible dela aldarrikatu zuten.

Orio Eragin Eskubaloi klubak bat egin zuen deialdiarekin, eta taldeko batzuk manifestazioan izan ziren. Sare sozialetan zabaldu dutenez, larunbatean jendetza bildu zen Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eskola kirola bultzatzeko eta kirolak segurua izatea daukala aldarrikatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide