Eragin Eskubaloi Klubak bat egin du bihar Donostian egingo den mobilizazioarekin

Iñigo Gaiton

Bultza Kirola elkarteak deituta, eskola kirola martxan jartzeko eskatuko dute Donostian, Gasteizen eta Bilbon, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Orioko Eragin Eskubaloi Klubeko ordezkariak Donostian izango dira bihar eguerdian, Bultza Kirola elkarteak antolatutako manifestazioan. Eskola kirola martxan jartzeko eskatuko dute kale agerraldian, izurritearen ondorioz aurtengo ikasturtean lehiaketarik ez delako izaten ari. 

Bultza Kirola elkarteak bostehun talde baino gehiago ordezkatzen ditu, eskola kiroleko eta kirol federatuko esparruetakoak denak. Azken asteetan kezka agertu dute, hiru probintzietan kirol lehiaketek duten egoeraren gainean; zehazki, eskola kirola da haien kezka iturri handiena.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzari legedian eta arauetan aldaketak egiteko eskatuko diote, haien iritziz, eskola kiroleko txapelketa eta egitasmoak modu seguruan egitea posible delako.

 

 

 





Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide