Real Union futbol taldearen gutuna:
Eguberri on Orioko futbol taldeari eta Orioko Udalari!
Zorrak zor lepoa lodi, euskal esaera zaharrak dio, baina urtea amaitzerako eskutitz honen bitartez zorrak kendu nahi ditugu neurri batean behintzat.
Real Union osatzen dugun guztion izenean, eskertza ohar hau iritsarazi nahi nahi dizuegu: eskerrik asko, benetan, urte zail honetako azaroan zehar Mendibeltzeko futbol zelaia ibiltzeko aukera eman izateagatik.
Eskerrik asko, urte berri on, eta laster zelaian elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat guztioi, Orioko Udalari eta Orioko futbol taldeari.