Larunbat honetan, urtarrilak 2, Orio Arraunketa Elkarteak arropa denda irekiko du futbol zelai ondoan, Ixarra kalean dagoen Inmobiliaria Orioren lokalean. Opariei begira erosketaren bat egin nahi dutenek goizez zein arratsaldez izango dute bertaratzeko aukera, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etik 20:00era.