Bart iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi herrira

Karkara 2020ko abe. 25a, 10:11

Opariz beteta argitu dira Orioko etxe asko gaur goizean. COVID-19a dela eta, atzo iluntzean Olentzero eta Mari Domingi herrira etorri ez baziren ere,  gauean, herritar guztiak lo zaudenean, iritsi dira. Arratsaldean haurren gutunak irakurtzen aritu ziren, eta iluntzean Oriorako bidea abiatu zuten mendian barrena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide