Orioko Ikastolan eta Zaragueta Eskolan bisita berezia izan dute ikasleek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 24a, 09:14

Ohitura da gaurko egunez, Gabon egunean, kantu eskean ateratzea. Aurten, COVID-19aren pandemia dela eta, herriko kaleak ez dira baserritarrez jantzitako haur eta gurasoz eta Gabonetako abestien doinuez beteko. Dena dela, Gabonetako magiari eusten saiatu dira herriko eskolak, eta aurreko egunetan bisita berezia izan dute ikasleek: Mari Domingi izan da Ikastolan, eta Olentzero eta Mari Domingi bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Zaragueta Eskolako ikasleek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide