Euskarazko produktuen katalogoa banatu du Udalak ikastetxeen laguntzarekin

Karkara 2020ko abe. 22a, 12:10

Gabonetan euskarazko produktuak sustatu nahi ditu Udaleko Euskara batzordeak eta horretarako banatu du katalogoa.

Orioko Udalak jakinarazi du euskarazko produktuen katalogoa banatu duela egunotan, herriko bi ikastetxeen laguntzarekin. Guztira, katalogoaren mila ale erosi ditu Udalak eta, herriko ikasle guztien etxeetara bidaltzeaz gain, herritarren eskura jarri ditu kultur etxean eta udaletxean.

Gabonetako opariei begira, euskarazko produktuak sustatu nahi ditu Udaleko Euskara batzordeak eta horretarako banatu du katalogoa. Hala, katalogoan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa agertzen dira (argitaletxea, prezio-tartea eta abar), etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu.

Katalogoa zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide