Ilara luzea sortu dute herritarrek "Losers" antzezlanerako sarrerak erosteko zain

Karkara 2020ko abe. 17a, 14:04

Eguerdiko 14:00etarako 30 bat herritar zeuden ilaran, sarrerak erosteko zain.

Gaur arratsaldeko 16:00etan jartzekoak dira salgai Losers antzezlaneko sarrerak, eta bi orduren faltan, jada, ilara luzea osatu dute herritarrek.

Edukiera mugagatik beharbada, sarrerak azkar amaitu dira azken ekitaldietan eta herritarrek hori ikusita, bi ordu lehenago kultur etxeko atera parera etortzea erabaki dute. Izan ere, abendu amaierako antzezlan honetan ere, gehienez 70 lagunentzako tokia egongo da, eta Udalak herritarrei esan die bizkor ibiltzeko sarrerak hartzen.

Losers. Galtzaileak antzezlana da taularatuko dutena Arraunetxen. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak dira protagonistak, eta Txalo Produkzioak taldea da ekoizlea. Sarrerak ostegunean, hilak 17, jarriko dituzte salgai Kultur Etxean, 16:00etan.

Emanaldia, berriz, hilaren 30ean izango da, 19:00etan, Arraunetxen. Irakurri hemen antzezlanaren sinopsia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide