Abenduaren 28ra atzeratu dute Herri Txiki Infernu handi saioren grabazioa

Karkara

Jada gonbita jasota zutenek ez dute kezkatu behar,  gonbidapen bera erabiliko baitute grabazio egunean ere.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik aurkeztutako ETB1eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa abenduaren 17an, ostegun honetan grabatzea zen asmoa, baina saioko arduradunek jakinarazi dutenez, atzeratu egingo da. Data berria abenduaren 28a,  astelehena, izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita, pilotalekuan.

Denda dela, jada gonbidapena dutenek gorde dezatela eskatu dute, gonbidapen bera erabiliko baita grabazio egun horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide