Ruper Ordorika aurreneko aldiz izan da Orion

Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 13a, 11:48

Argazkia: @XabiIbarguren

Atzo Karela kiroldegira bertaratutako herritarrak pozarren ziren, musikari handiaren zuzenekoaz gozatu ahal izan zutelako. Sare sozialetan hainbatek jarri dituzte kontzertuko irudiak, tartean Orioko Udalak berak

Larunbata, 2020ko abenduaren 12a, arratsaldeko 19:00ak. Karela kiroldegian kontzertu berezia hastear. Izan ere, Ruper Ordorika euskal musikari handiak aurreneko aldiz eman behar zuen kontzertua herrian. Bertaratu ziren musikazaleak pozarren. Eta kontzertua amaitzean, berdin.

Hainbatek erabili dituzte sare sozialak kontzertuko irudi eta bideoak zabaltzeko, tartean baita Orioko Udalak eta Xabier Ibarguren Kultura zinegotziak ere. Azken horren argazkiak dira albiste honetakoak.

Hemen bere errepertorio zabaleko kantu ezagunenetako bat, atzoko kontzertuaz gozatu ezin izan zuten guztientzat: Zaindu maite duzun hori

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide