Astelehenean jarriko dituzte salgai Anariren kontzerturako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai

(Anari)

Abenduaren 26an izango da Anari abeslariaren kontzertua, Karela kiroldegian.

Abenduan kultur ekimen ugari izango dira Orion, tartean, Anari Alberdi abeslari azkoitiarraren kontzertua. Anarik abenduaren 26an, larunbata, eskainiko du kantaldia Karela kiroldegian. 19:00etan hasiko da.

Datorren astelehen arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragai kontzerturako sarrerak, Orioko kultur etxean. 10 euroan salduko dituzte.

Mugatua izango da emanaldiko aforoa eta, gehienez, 220 pertsonak izango dute bertaratzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide