Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen borrokarekin bat egiten du Xaltxerak talde feministak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 11a, 11:33

Zaintza sektoreko langileek atzo Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan egindako elkarretaratzea. (Dorleta Agiriano Lai)

Xaltxerak talde feministak gutuna argitaratu du Gipuzkoako erresidentzietako langileen borrokarekin bat eginten duela azaltzeko. Hona hemen oharra:

Gipuzkoako erresidentzietako langileak bi urte daramatzate lan baldintza duinen alde borrokan. Hamar urte daramatzate hitzarmen berririk sinatu gabe. Sektorean dituzten arazo eta lan egoera prekarioaren salaketara batzen gara: hitzarmena berritzea eskatzen dugu lan baldintzak hobetuz, lan-karga jaitsiz eta ratioak hobetuz. Zaintza lanen berrantolaketa behar dugu, ezin dugu zaintzaz hitz egin eremu pribatura mugatuz, zaintza-lanak demokratizatu eta kolektibizatu behar ditugu, eta agenda politikoaren erdigunean txertatu. 

Bizi dugun pandemia egoerak argi erakutsi du zaintzak behar-beharrezkoak ditugula eta, gainera, lehendik prekarioa zen sektorea muturreko egoerara eraman du. Ezin dugu ahaztu langile hauek pandemian zehar lanean dabiltzala beren eta beren ingurukoen segurtasuna eta bizitzak arriskuan jarriz. Gora erresidentzietako langileen borroka! Bizitzak erdigunera!

Xaltxerak talde feminista

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide