San Nikolas eguna dela eta, zuhurtziaz jokatzeko deia egin du Udalak

Karkara 2020ko abe. 6a, 14:31

Herriko bandera eta ikurrina zintzilikatu dituzte gaur goizean udaletxeko balkoian, San Nikolas eguna dela gogorarazteko. Hala ere, herritarrak "zuhurtziaz jokatzeko" deia egin du Udalak.

Jakina denez, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela-eta, Udalak ez du aurten San Nikolas jaietako programarik antolatu, arduragatik eta herritarren segurtasuna zaintzeagatik.

Nolanahi ere, Udalak herriko bandera eta ikurrina zintzilikatu ditu gaur goizean udaletxeko balkoian, urtero bezala, herritarrei San Nikolas eguna dela gogorarazteko.

Horrez gain, korporazioko kide batzuek San Nikolas eguneko meza nagusian parte hartu dute eta, gero, eguerdian, etxafuegoa bota dute udaletxeko balkoitik.

Udalak herritarrei eskatu die osasun-agintariek emandako aholkuei kasu egiteko eta elkar zaintzeko. "Guztion segurtasuna bermatzea da momentu hauetan garrantzizkoena eta zuhurtziaz jokatzeko deia egiten du Udalak".

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide