Gutuna: Xake elkartea Orion

Karkara 2020ko abe. 2a, 15:25

Herritar batek honako gutuna bidali dio KARKARAri, Xakean jokatzeko eremu baten eskean.

Xakea sistema espaziala garatzen duen kirol-jokoa da. Bataila txikien estratega bihurtzen gaitu. Honek, aurkako erregeari xakea egiteko estrategiak aurkitzeko sistemak garatzera eramaten gaitu.

Orion zaletu dezente daude, garai batean talde infantilak ezagunak ziren probintzian.

Gaur egun, herriko heldu asko dira jokoan jardun eta berriz ere partidak jokatzeko gogoa sartzen zaienak, egunerokotasuna eta arazoak ahazteko modu bat baita.

Horregatik uste dut momentu ona dela xakean ibiltzeko gune bat sortzeko. Horrela, jokalariak jokatzeko leku bat izango dute eta elkarren artean txapelketak egin ahal izango dira

Izan ere, inguruan Orio da herri bakarrenetakoa ez duena horretarako lokalik.

Beraz, xakean ibiltzeko lokal bat beharko genukeela iruditzen zait. Jokalari ohi asko baitaude herrian. Arruti, Azhue. Baylin, Bergado, Cisneros, Martínez, Núñez, Imaz, Iturain, Uranga, Urdangarin, Redondo, Sánchez, Sarasua , Segurola , Zabaleta, Zubizarreta eta askoz gehiago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide