"Uhin elektromagnetikoak eta osasuna" hitzaldia izango da gaur arratsaldean Arraunetxen

Karkara 2020ko abe. 2a, 14:08

Juanjo Martinez medikua eta Asier Arregi Ingeniariak eskainiko dute uhinen inguruko hitzaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 "Uhin elektromagnetikoak eta osasuna" hitzaldia izango da gaur arratsaldean Arraunetxen 18:00etan hasita. Bertan, uhinek gure osasunean duten eraginaren berri emango dute Juanjo Martinez Mediku Zirujau Orokorra eta Digestiboak, eta, Asier Arregi Ingeniari Agronomo eta Geobiologoak. Eraginen inguruan hitz egiteaz gain uhinen arteko desberdintasunak eta hauen inguruan Europan zehar hartzen dabiltzan neurrien inguruan ere hitz egingo dute.

Egungo egoera kontutan izanik, azaldu nahi duenak izena eman beharko du helbide honetara idatzita: sabeletikmagalera@gmail.com

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide