Formazioa jasotzen ari dira Orio Eragin eskubaloi taldeko jokalariak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 28a, 17:16

Gaur, elikaduraren inguruko hitzaldia eman die Itziar Olasagasti nutrizionistak, Arraunetxeko areto nagusian. Ezin dute entrenatu, baina martxan jarraitzen dute Orio Eragin eskubaloi klubeko kideek.

Eskubaloi liga etenda badago ere, Orio Eragin eskubaloi kluba formazio saioak eskaintzen ari da jokalariei. Gaur, esaterako, elikadurak eskubaloian eta bizitzan duen garrantziaz hitz egin die Itziar Olasagasti nutrizionista eta kirolariak. Hala, Arraunetxeko aretoan bildu dira jokalariak goizean jokalariak.

Dena dela, ez da Orio Eragin klubak antolatzen duen lehen saioa izan. Pasa den asteburuan,  Xabi Loidik araudi eta arbitraiaren inguruko hitzaldia eman baitzien jokalariei.  Ezin dute entrenatu, baina martxan jarraitzen dute Orio Eragin eskubaloi klubeko kideek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide