Maria Zaldua deitu du Espainiako senior mailako eskubaloi selekzioak

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Maria Zaldua udaberrian, Tenerifera joan aurretik. (Aiora Larrañaga)

'Objetivo 2021' izeneko proiektuan parte hartuko du Zalduak, azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, Torrelavegan [Kantabria, Espainia].

Espainiako Senior mailako eskubaloi selekzioak Objetivo 2021 izeneko proiektua abiatu du, eta hamasei jokalari deitu ditu egitasmo horretan parte hartzera, tartean Maria Zaldua. Orioko jokalariak Tenerife Salud taldean jokatzen du denboraldi hasieratik, eta aitortu du ezustean harrapatu duela selekzioko deialdiak. "Ez nuen espero. Selekzioko azken kontzentrazioan lesionatuta egon nintzen eta uste nuen bueltatzeko aukerak gutxituko zitzaizkidala. Oso gustura nago aukera izango dudalako senior mailako selekzioarekin entrenatzeko eta bertan parte hartzen duten jokalariengandik ikasteko", azaldu dio gaur goizean telefonoz KARKARAri.

Abuztuan joan zen Zaldua Kanariar Irletara, Iberdrola Ligan jokatzen duen Tenerife Salduk taldean fitxatuta, eta "oso gustura eta kontentu" dagoela adierazi du: "Ederki egokitu naiz taldera eta azken hiru partidak irabazi ditugu, gainera". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide