Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
Laugarren bideoa da gaurkoa, eta zehazki, Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarra da gonbidatua. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atarian nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.
Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari, Aitor Arregi sukaldari getariarrari eta Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-k.