Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur

Karkara 2020ko aza. 26a, 10:43

Era presentzialean egingo dute batzarra, 19:30ean hasita.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur arratsaldeko zazpi t´erdietatik aurrera. Oraingoan, presentziala izango da batzarra, eta han juntatuko direnek segurtasun neurriak gordeko dituzte uneoro.

Hauek dira landuko diren gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko irailaren 24ko eta urriaren 29ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2021eko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2021 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

4.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Udal finantzaketarako Foru Funtsari eta Zorpetzeari buruzkoa.

5.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide