Euskaraldiko txapak banatzen ari dira kultur etxean

Karkara

Datorren ostiralean, azaroak 20, hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta izena eman dutenek aste honetan jaso ahal izango dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak kultur etxean, egun guztian zehar.

Goizean, kultur etxeko atezainak banatuko ditu txapak eta arratsaldean, berriz, Orioko Euskaraldiko lantaldeko kideak arduratuko dira. Banaketa kultur etxeko areto nagusian egingo da, segurtasun-arauak beteta eta distantziak zainduta. Jende-pilaketarik ez gertatzeko, areto nagusiko bi ateak erabiliko dira: bat sartzeko eta bestea ateratzeko.

Izena eman aldez aurretik

Euskaraldiko txapa jasotzera joateko, izena eman beharra dago, aldez aurretik, Euskaraldian. Beraz, parte hartzeko asmoa dutenek hauxe egin behar dute, orain dela bi urte bezalaxe: AHOBIZI ala BELARRIPREST izango diren erabaki, eta eman izena hemen:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide