✗
Ia bost hilabeteko lanen ostean, erabiltzeko moduan dago berriro ere Mendibeltz zelai artifiziala. Harkaitz Agirre Orioko Futbol Taldeko presidenteak azaldu duenez, berritze prozesua "luzea" izan da, baina "merezi" izan du zain egoteak.