Aimar Galarraga Maeztun izango da gaur, binakako harri-jasotze txapelketan

Karkara

Artxiboko irudia. Argazkia: Ibon Errazu.

Jagoba Otaegirekin batera arituko da eguerdiko hamabietan hasiko den lehian.

Hasiera batean Trebiñun jokatzekoa bazen ere, azkenean Maeztuko plazan egingo dute gaur Binakako harri-jasotze txapelketako saioa. Aimar Galarraga eta Jagoba Otaegi elkarrekin arituko dira lehian, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Hauek dira txapelketarako erabiliko dituzten harriak: 175 kiloko laukizuzena, 138ko kubikoa, 100 kiloko zilindro-zaharra eta 100 kiloko bola.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide