Irudietan: Mugimendu gutxi herriko kaleetan, tabernak eta jatetxeak itxi dituzten lehen egunean

IƱigo Gaiton 2020ko aza. 7a, 15:25

Gaur sartu dira indarrean Eusko Jaurlaritzak izurritearen kontra jarritako azken neurri murriztaileak, eta eragina izan dute goizean herrian izan den giroan.

Eguraldi lainotua, hego haize lehorra eta kaleak triste antzera. Halaxe pasa da goiza herriko kaleetan, tabernak eta jatetxeak itxi dituzten aurreneko egunean. Hala ere, jendea ibili da denda eta komertzioetan eguerdira bitartean, eta botikan, adibidez, ilara luzeak izan dira.

Tabernak eta jatetxeak itxita egonda, udaberriko itxialdiaren osteko aurreneko egunetako giroaren tankera izan du herriak gune batzuetan. Dena den, establezimendu batzuetan lanean aritu dira goizean zehar, bezeroei etxera eramateko janaria prestatzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide