Ipuin kontaketa saioaz gozatzeko aukera izango dute datorren astelehenean 3-6 urte bitarteko haurrek eta gurasoek. Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.
Orioko Udaleko kultura sailak jakinarazi du 30 laguneko aforo mugatua izango duela saioak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua. Hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.