Orioko Udalak martxan jarri berri du merkataritza suspertzeko kanpainaren bigarren txanda, eta gaurtik aurrera eros daitezke erosketa-bonuak turismo-bulegoan, Pilliku plazan. Hala, Orion erroldatuta dagoen herritar bakoitzak erosketa-bonu bana erosi ahal izango du, 40 euroan eta, ondoren, 60 euroko gastua egin ahal izango du. Dena dela, ez da bonu osoa establezimendu berean gastatu beharko, aukera baitago 15 euroko lau erosketa egiteko, toki berean ala lau toki desberdinetan. Gehienez ere 1.000 bonu salduko ditu Udalak, bonuak erabiltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.
Udazkeneko kanpaina honek badu desberdintasunik aurrekoarekin alderatuta. Alde batetik, oraingoan ez dute mugatuko denda bakoitza hartu ditzakeen erosketa-bonu kopurua. Beraz, bonua erosten dutenek kanpainan parte hartzen duten edozein dendetan gastatu ahal izango dute erosketa txartela.
Bestetik, udalak herriko establezimendu guztiei eman die aukera udazkeneko kanpainan parte hartzeko, eta 45ek erabaki dute ekimenarekin bat egitea.
Honako establezimendu hauek parte hartuko dute:
Elikadura-dendak
- Carmen Arrandegia
- Txomin Arrandegia
- Patxi Oliden Harategia
- Kepa Loidi Harategia
- A. Oliden Harategia
- Gozategi Fruta-denda
- Al Rai Fruta-denda
- Coaliment Fruta-denda
- Dorronsoro Janari-denda
- Ekilorea Belar-denda
- Itsasargi Okindegia
- Kukuarri
Arropa-dendak
- The Pass
- Itziar Kirolak
- Kaioa
- Mara
- Argiñe
- Ttipi Ttapa
- Soia
Etxetresnak
- Izarra Etxetresnak
- Albizu Etxetresnak
Informatika
- ASAI Informatika
- 3B Informatika
Paper-dendak/Inprimategiak
- Zipristin Inprimategia
- Ontza Liburu-denda
- Mauka Paper-denda
Bestelako dendak
- Uranga Burdindegia
- Lizaso Dekorazioa
- Orio Optika
- Muxutruk Lore-denda
- Rosana Arruti Argazki-estudioa
Masajeak / Fisioterapia / Osteopatia
- Fisiorioterapia
- Sinergia
- Shiatsu
- Iñigo Lasa Osteopatia
Estetika / Ile-apaindegiak
- Marijo Ile-apaindegia
- Bixok Ile-apaindegia
- Shock Ile-apaindegia
- ZASS Edertasun-aretoa
- Ana Belen Ile-apaindegia
- Nekane eta Elena Ile-apaindegia
- Hatz & Behatz
Bestelako zerbitzuak
- Begi-Bistan
- Amalur Hiru Lokutorioa
- Garmendia Aholkularitza