Arkupe elkartearen ginkanak baditu irabazleak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Honako hauek dira saridunak: Ana Egibar, Leire Elorza Azkue, Maribi Morey Landa eta Andoni Uranga Solaberrieta

Arkupe elkarteak Orioko Merkatarien Ginkana jarri zuen martxan oriotarren artean bertatik beratarako merkataritza sustatzeko. Bi aste iraun ditu ekimenak eta atzo iluntzean egin zuten zozketa publikoa Ikastola aurreko plazan. Hala, elkarteak jakinarazi du honako hauek dira saridunak: Ana Egibar, Leire Elorza Azkue, Maribi Morey Landa eta Andoni Uranga Solaberrieta. 100 euroko erosketa-bonu bana irabazi dute saridunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide