Hauek dira, puntuz puntu, aho batez onartu zituzten puntu guztiak:
1.- 2020ko ekitaldi ekonomikoari dagokion udal-aurrekontuaren lehen bederatzi hilabeteen exekuzioaren berri ematea.
2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
4.- Bertan behera uztea, egoki bada, 2020ko udal-aurrekontu propioaren kreditu ez erabilgarri batzuk.
5.- Onartzea, egoki bada, AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkarteak bidalitako 2021erako taxi-tarifa urbanoak.
6.- Onartzea, egoki bada, Musika Eskolako tarifen hobari-proposamena 2020-2021 ikasturterako.
7.- Eskariak eta galderak.