Itsasaldea ikusgarri egon da egun guztian

Iñigo Gaiton

Epsilon hurakanak sortutako itsasaldiak olatu handiak ekarri ditu hondartzara, Iban Egigurenek egindako fotoan ikus daitekeenez. Atzotik hego haizea egon denez, itsasoa dotore agertu da egun guztian zehar.

Iragarri bezala, bart gauean olatu oso handiak izan dira kostaldean. Itsasaldiak gauean jo du goia, eta Antilla hondartzan, goizeko lehen orduko arrastoari erreparatuta, ura dezente igo da hondarretan.  Argitu duenerako itsasaldia baretzen hasi da, eta hala jarraitu du egunean osoan.

Iban Egiguren argazkilariak foto hau atera du egunsentian, aireko drone kamerarekin. Egigurenen argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide