Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean

Karkara 2020ko urr. 28a, 16:00

Osasun egoera dela eta, modu telematikoan egingo dute 19:30ean hasiko den bilkura. KARKARA.eus-en zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Hauek dira landuko dituzten gaiak:

1.- 2020ko ekitaldi ekonomikoari dagokion udal-aurrekontuaren lehen bederatzi hilabeteen exekuzioaren berri ematea.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Bertan behera uztea, egoki bada, 2020ko udal-aurrekontu propioaren kreditu ez erabilgarri batzuk.

5.- Onartzea, egoki bada, AGITAX Gipuzkoako Taxi Elkarteak bidalitako 2021erako taxi-tarifa urbanoak.

6.- Onartzea, egoki bada, Musika Eskolako tarifen hobari-proposamena 2020-2021 ikasturterako.

7.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide