16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan laugarren egin du Martin Iriondok

Karkara 2020ko urr. 26a, 10:17

Martin Iriondo, Aitor Rubio eta Kamel Ziani entrenatzaileen artean (utzitakoa)

Bere marka onena hiru segundotan hobetuta, azken unean egin zion ihes hirugarren postuak. Entrenatzaileek azpimarratu dute parte hartzaile gehienak baino urtebete gazteagoa dela Iriondo.

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu du asteburuan Martin Iriondo atleta gazteak, eta laugarren postuan sailkatu da. Bere marka onena hiru segundoan hobetu ahal izan du lehiaketa horretan (09:18tik 09:15era), eta hirugarren postuak azken unean ihes egin ziola azaldu dute haren entrenatzaile Kamel Ziani eta Aitor Rubiok. Halaber, entrenatzaileek azpimarratu dute parte hartzaile gehienak baino urtebete gazteagoa dela Iriondo. "Sekulako karrera egin du, kontuan hartuta ia denak bera baino urtebete zaharrago direla. Karrera oso azkarra izan da, eta Martinek bikain irakurri du; bukaeran egin dio ihes hirugarren postuak", azaldu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide