Julen Alonsoren 'Sutan dantzan' ikuskizuna izango da Villabonan azaroaren 29an

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 22a, 13:38

Olaederra kiroldegian egingo dute emanaldia, 19:00etatik aurrera. Dagoeneko jarri dituzte salgai sarrerak.

Julen Alonso musikari gazteak 'Sutan dantzan' ikuskizuna eskainiko du Villabonan, bere taldeko musikariekin eta Oinkariko dantzariekin batera.

Olaederra kiroldegian egingo den saioa 19:00etan hasiko da, eta antolatzaileek jarri dituzte sarrerak salgai dagoeneko. Hemen klik eginda eros daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide