Txor-txor umorezko bakarrizketa izango da bihar, ostirala, kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita. Beatriz Egizabal aktorearen eskainiko du 45-50 minutuko saio umoretsua eta euskaldunek eguneroko egoeretan dituzten harremanei buruzko gogoeta egingo du.
Ekimenak Orioko Udalak eta Euskaraldiaren Orioko lantaldeak antolatu dute, eta emanaldia doan izango da; dena dela, gonbitak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean, aforoa mugatua izango delako. Pertsona bakoitzak bi gonbita hartu ditzake, gehienez.