Marisa Arruabarrenak 'Ezkutuan dagoena' poesia liburua aurkeztuko du larunbatean

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 22a, 08:45

Marisa Arruabarrenaren poesia liburua

Maiatz argitaletxearekin plazaratuko du argitara emango duen lehen liburua.

Larunbat honetan, urriak 24, Marisa Arruabarrenak 'Ezkutuan dagoena' liburua aurkeztuko du kultur etxean. Aurkezpen ekitaldia 11:00etan izango da, eta idazleak ondoan izango ditu Auxtin Zamora eta Ainara Maia Urroz poetak.

Azken urteetan, Arruabarrenak hainbat literatur lehiaketatan parte hartu izan du, eta, orain, aurreneko liburua emango du argitara Maiatz argitaletxearekin. Poesia liburuko ilustrazioak Elene Tamayo oriotarrak egin ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide