Bart gaueko haize boladek hainbat arazo sortu dituzte, eta Euskotren trenbide sareak jakinarazi duenez, Orio eta Usurbil lotzen dituen trenbidera zuhaitzak erori dira, eta etenda dago tren zerbitzua. Horregatik, Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du martxan tren erabiltzaileentzat, Orio eta Usurbil artean, Donostiako noranzkoan.
Horrez gain, Orio-Elgoibar arteko tartean ere hainbat zuhaitz erori dira trenbidera, eta Bilbiraino heltzeko autobus zerbitzua dago martxan une honetan.
Benta Bidean ere zuhaitz bat erori da errepidera, eta ondorioz, zirkulazioa erdi etenda dago. Udaltzaingoak KARKARAri azaldu dionez, autoak ozta-ozta pasa daitezke, baina ibilgailu handiagoentzat itxita dago bidea.
Hainbat etxebizitzatako teilatuetako teilak ere askatu eta erori dira kalera, eta udaltzainak etxejabeekin harremanetan jartzen ari dira goiz partean.
Zirkulazioko seinale asko ere erori dela kontatu dute udaltzainek.