Bukatu dira Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 20a, 18:58

Azaroaren 14an kontzertua emango du musikariak Karela kiroldegian, eta Udalak jakitera eman duenez, bukatu dira emanaldirako sarrera guztiak.

Azkar bukatu dira Mikel Urdangarinen kontzerturako salgai jarritako 260 sarrerak. Abeslari zornotzarrak kantaldia emango du azaroaren 14an, larunbatarekin, eta osasun krisiaren ondorioz, ohi baino lagun gutxiago izango da kiroldegiko eserlekuetan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide