Errefuxiatuentzat mantak eta lo zakuak bilduko dituzte azaro hasieran

Onintza Lete Arrieta 2020ko urr. 20a, 13:37

Ez Itxi Begiak taldeko kideek egin diete deialdia oriotarrei, etxean soberan dituzten mantak eta lo zakuak beraiei eramateko. Zaporeak elkarteak jasoko ditu ondoren, errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.

Azaroaren 6an errefuxiatuentzako bilketa berria egingo du Ez Itxi Begiak Orioko taldeak. Orain aste batzuk janaria emateko eskatu zieten herritarrei, eta oraingoan, mantak eta lo zakuak dira eskatutakoak, negua gerturatzen ari dela ikusita.

Bilketa, aurrekoan bezala, plazan egingo dute, baina toki zehatza ezin dute esan oraindik, eguraldiaren eta plazako lanen menpe baitago hori. Hala, udaletxe aurrean edo plazako beste txokoren batean elkartuko direla aurreratu dute. Arratsaldez ibiliko dira materiala jasotzen, 17:00etatik 19:00etara.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide