Xabat Elortza eta Martin Iriondo Euskadiko txapeldun izan dira, modalitate desberdinetan

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 19a, 15:18

Korrikalari gazteen Euskadiko atletismo txapelketa jokatu zen larunbatean Gasteizen.

Emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan Kamel Zianik eta Aitor Rubiok entrenatutako gazteek. Izan ere, Xabat Elortzak Euskadiko 16 urtetetik beherakoen atletismo txapelketa irabazi zuen; 1500 metroko oztopoen lasterketan izan zen garaile, 04:54.65 denborarekin. Martin Iriondo, berriz, nagusi izan zen 1000 metroko lasterketan, eta 02:49:52 denborarekin irabazi zuen txapeleketa, bigarren sailkatuari hamar segundoko aldea aterata.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide